Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museora iritsi dira!
Euskal Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu ekainaren 28tik aurrera: erraldoien eta buruhandien erakusketa, kalejira, lehiaketak, gaztetxoentzako tailerra eta Txiki-Erraldoien 1. Topaketa Handia
Euskal Museoak ateak irekiko dizkie aurten ere Bilboko Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandi ospetsuenei. Egitarau betea eskainiko du, honako jarduerekin: ekainaren 28tik irailaren 3ra klaustroan ikusgai egongo den erakusketa (uztailaren 30ean Gasteizera bidaiatuko dute, Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txanken Konpartsaren mendeurrena ospatzeko); kalejira Zazpikaleetatik, Museoaren inguruan, Erraldoien Ondalaneskutik, erakusketari hasiera emateko; zenbait lehiaketa saridun; txikienentzako tailerra uztailean, euren neurrira egindako erraldoi ospetsuak dantzarazten ikasteko, eta gomazko Txiki-Erraldoien 1. topaketa handi ikusgarria.
BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURU HANDIAEN ERAKUSKETA
Bilbo, jaietan izenburupean, Euskal Museoak eta Bilboko Udalak bi erakusketa paralelo aurkeztuko dituzte udaldirako: Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak.
Erraldoi bikote batek (momentuz, ez dugu izenik aurreratuko) ongietorria egingo die Miguel Unamuno plazara hurbiltzen diren guztiei, eta Museo barnerako bidea erakutsiko die. Bertan, Bilboko Aste Nagusian jai-taldea osatzen duten eta lau metro baino gehiago neurtzen duten 14 erraldoi eta 10 buruhandien artean ibili ahal izango dira, eta 1978. urteaz geroztik ospatu diren Aste Nagusiaren 39. edizioetan izandako iragarki kartelak ikusi ahal izango dituzte.
Gainera, uztaileko ostegunetan, goizez, ONDALAN Erraldoi Konpartsak Museoko klaustroan jarriko du bere Erraldoien Dantza Eskola nahi duten umeek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman ostean.
Aurten, berritasun gisa eta inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan. Klaustroan dantza egin ostean, Erraldoiek Zazpi Kaleetatik barrena desfilatuko dute (Gurutzea / Dendari kalea / Santiago plaza / Bidebarrieta / Loteria kalea / Posta kalea / Plaza Barria / Kapelagile kalea / Museoa), biribilketa alaian, gaiten musikarekin. Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.
Gure jai ondarea hurbiletik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Museoko webgunearen eta sare sozialen bitartez gure jarraitzaile bihurtzera ere, horien bidez gure protagonistei lotutako askotariko jardueren berri emango dizuegu-eta.
Erraldoien dantza eskola
XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza
Bilboko Erraldoiak eta Buruhaundiak erakusketaren inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mene amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, San Fermin eguna, arratsaldeko 7etan Euskal Museoko klaustroan ( sarrera Gurutze kaletik, 4. Zbk.)
Klaustroan dantza egin ostean eta biribilketa alaian, gaiten musikarekin, Erraldoiek Zazpi Kaeetik barrena desfilatuko dute: Euskal Museoa, Gurutze kalea, , Dendari Kalea, Santiago Plaza, Bidebarrieta kalea, Loteria kalea, Posta kalea, Plaza Barria, Kapelagile kalea, Euskal Museoa.
Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.
Gure jai onsarea hurbiletik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Museoako webgunearen eta sare sozialen bitartez gure jarratzaile bihurtzea ere, horien bidez gure protagonistei lotutako askotariko jardueren berri emangodizuegu-eta.
Zain gaituzue!