Bilboko erraldoiak eta buruhandiak distantzia sozialarekin iritsi dira Euskal Museora
Kasu honetan, erraldoiek beren artean hitz egingo dute 2 metroko distantziaz helburu hezitzaile batekin. Erakusketa ezagunak euskal kultura eta historiako pertsonaia ezagun horien 1988ko belaunaldia hartuko du. Museoko klaustroan 2020ko uztailaren 1etik irailaren 13ra bitartean gozatu ahal izango da.
Aurten, pilaketak saihesteko, hitzordua lortu beharko da Museoaren web orriaren bidez ONLINE SARRERA eskuratzean. Poltsikoko liburuxka argitaratuko da, Bilboko Udalak gaur egun dituen erraldoi eta buruhandi guztien katalogoarekin
BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK 2019
URTERO BEZALA, ERRALDOIEI ETA BURUHANDIEI BURUZKO ERAKUSKETA ANTOLATUKO DA EUSKAL MUSEOAN;
AURTEN, BESTEAK BESTE, BILBOKO METROAN ERE IZANGO DA ZER IKUSIA
Bilboko Metroan argazki-erakusketa bat antolatuko da, Zazpi Kaleetako geltokian
Museoan bertan, ohiko erakusketaz gainera, Xavier Duarte artista katalanaren argazkiak erakutsiko dira galeria batean, “Erraldoien bildumagilea” izenburupean
Beste hainbat jarduera antolatu dira, besteak beste, kalejira bat, gazteentzako lantegi bat –Ondalan Konpartsaren eskutik–, eta Begoña Elorrietak eta Alex Orbek elkarrekin egindako “Erraldoiak” liburuaren aurkezpena
Aurten, gainera, poltsiko-formatuko argitalpen zabalgarri bat kaleratuko dugu, eta bertan bilduko dugu gaur egungo Bilboko Udalak dauzkan Erraldoi eta Buruhandien katalogoa
- Read more about BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK 2019
- Log in to post comments
"ERRALDOIAK" AURRENTZAKO IPUINAREN AURKEZPENA
Aurkezpena: 2019ko uztaila 10
Euskal Museoko Klaustroan | 10:30ean.
Haur eta gazteei zuzenduta. Testuak Begoña Elorrietak idatzi ditu, eta ilustrazioak, berriz, Alex Orbek egin ditu.
"Gigantes/Erraldoiak/Giants” dugu IPUINAK bildumako hirugarren izenburua. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen du bilduma hori. 2017an abiatu zen bilduma, Bizkaiko herri-kultura, mitologia eta folklorea haur eta gazteen artean ezagutzera emateko, eta hiru eletan, gainera –euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez–. Lehen liburua Gargantuari buruzkoa izan zen: “Gargantua txapeldun”. Mikel Gil Sojok idatzi zituen testuak, eta Andrea Alonso Vargasek egin zituen ilustrazioak.
- Read more about "ERRALDOIAK" AURRENTZAKO IPUINAREN AURKEZPENA
- Log in to post comments
ERRALDOIEN DANTZA ESKOLA 2018
Erraldoiak dantzarazten ikasi nahi duzu? Hauxe da zure tailerra!
Euskal Museoak jarduera hau eskainiko du, gazteek pertsonaia ezagun hauek dantzarazten ikas dezaten
Bizkaiko erakundeak, Erraldoien Ondalan Konpartsarekin elkarlanean, dantza-eskola bat antolatuko du uztailaren 5ean, 12an eta 19an, teknika hau ikasteko klase magistralez gozatzeko
- Read more about ERRALDOIEN DANTZA ESKOLA 2018
- Log in to post comments