Skip to main content
  • SANTURTZI

Santurtziko Udaleko Erraldoiak Pedro Goirienak 1985ean eginak. 1996an Kukubiltxok zaharberritu zituen. Santurtzin erraldoiei buruzko lehenego aipamenak berrogeiko hamarkadakoa da. 2001eko Apirilean eta mendi Alde Dantza Taldearen eskutik Udaleko Konpartsa berria sortzen da. Erraldoi berri hauek Kukubiltxo egin zituen eta pertsonaiak Arrantzaleam Sardina saltzailea, mehatzaria eta mineral Garbitzailea.

Santurtzi herriaren ohiko bizimoduan erro sakonak ditu sardinerak:
Gazte-gaztetatik, familiaren tradizioari eutsiz, ogibidea ikasten zuten. Portuko sirenaren deiadarrak entzutearekin batera, arrain bentara joan eta sardinak erosten zituzten. Gerora, herriz herri saltzen zuten itsaoaren atxor preziatu hura.

Arrantzalea:
Oraindik ere, arrantzalerik badago gure herrian. Iraganean bezain ohikoa ez bada ere, egunero ikus dezakegu untzien joan-etorria gure portuan.

Meatzaria eta mea garbitzailea:
1901 urte arte, Santurtzi kontzejua itsas ertzetik Trianoko mendietaraino  hedatzen zen. Mendi horietan zeuden Bizkaiko meategirik garrantzitsuenak. Meatzetatik burdina atera eta portu eta oletaraino eramatea zen garai bateko santurtziarren bizimoduaren oinarrietako bat. Gure erraldoiek herriko historiaren alde hori irudikatzen dute. Mea ateratzea  gizonen lana zen bitartean, mea garbitzea emakumei egokitzen zitzaien.

SANTURTZIKO ERRALDOI-TXIKIEN KONPARTSA

SANTURTZI

2005eko apirilean San Jorge jaietan Santurtzi egin zen Erraldoien Bilkura aitzakitzat hartuz, Konpartsa Txikiaren aurkezpena egin zen. Konpartsa berri honen pertsonaiak La Bella Charo, La Sotera, Currito eta Don Elias dira

José María González Barea (“Currito”)
Santurtzin jaio 1931-11-22an eta 2004-11-20an hil zen. Sukaldari eta ostatulari famatua. Santurtzi eta gastronomia lotu zituen eta gure herriaren izena lau haizetara zabaldu zuen.

Rosario Santín Rodríguez (“La Bella Charo”)
Santurtziko sardinera ospetsua, tradizio zaharrari eutsita, kalerik kale arraina  saltzen ibili ziren azkenetarikoa.  Bihotz eta nortasun handiko emakumea.

D. Elías Bravo Olano (“Don Elias”)
Mamarigako Itsasoko Ama ermitaren kaperaua 1952 urtetik. 1956an ermita parrokia  bihurtu eta D. Elias parroko izendatu zuten. Kargu berean jarraitu zuen 1968ko nortasun handiko emakumea, ekainaren 15ean hil zen arte. Herrizalea eta herritarrek maitatua izatearekin batera izpiritualtasunez jantzitako  gizona zen.

Sotera San Martin (“Sotera”)
Sotera San Martin sardinera santurtziarraren eredua da: alaia, xelebrea, langilea eta bizitzak zaildua. Gure herriko arraunlarien egiñak goraipatzen zituen bapatean asmatutako bertsoen bitartez. XIX eta XX gizaldietan bizi eta gaur egun ia mito bat da. Itsasoko Ama arraun taldearen traineruak bere izena darama.

  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia
  • Irudia