Skip to main content

Euskal Museoak tailer bat eskainiko du, gazteek Erraldoiak dantzarazten ikas dezaten

Euskal Museoak, Erraldoien Ondalan Konpartsarekin elkarlanean, dantza-eskola bat antolatuko du uztailaren 6an, 13an eta 20an, teknika hau ikasteko klase magistralez gozatzeko

Erraldoien dantza eskola

Izandako arrakasta dela-eta, Euskal Museoak aurten ere harrera egin die Bilboko Erraldoiei klaustroan. Horregatik, ‘Erraldoiak dantzarazten’ tailerrak ezin zuen hutsik egin 2017ko edizioan. Ikastaroa gazteek teknika hau ikas dezaten antolatu da, Erraldoien Ondalan Konpartsaren eskutik. Uztailaren 6an, 13an eta 20an, 11:00ak eta 13:00ak bitartean, etxeko txikienak erraldoien jaun eta jabe izango dira. Euren tamainara egokituta daude, eta musikaren erritmoan dantzaraziko dituzte. Gainera, Museoak txikienentzako haur-tailerra eskainiko du: marrazkiak, pintura, txapak... Jarduera horrekin, begiraleekin batera, modu dibertigarrian gozatuko dute jardunaldiaz. Plan paregabea, udako oporretarako.

 

Euskal Museoak Erraldoi Txikien 1. Kontzentrazio Handia ospatuko du

ilboko erakundeak deialdia egiten du, uztailaren 21ean, 11:00etatik 14:00etara, gomazko pertsonaia herrikoi horietako mordoa bildu daitezen Klaustroan

erraldoio txiki

Euskal Museoak Bilbon sekula ikusi ez den zerbait lortu nahi du. Hori dela eta, uztailaren 21ean, gomazko Erraldoi Txikien 1. Kontzentrazio Handia antolatu du, Klaustroan. Ekimenaren asmoa da, 11:00etatik 14:00etara bitartean eta aipatutako tokian, pertsonaia herrikoi horietako ahalik eta kopururik handiena biltzea. Jai-giroan ospatuko den egun horrek argazki ikusgarria utziko digu.

Ekitaldian, nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, eta, gehienez, pertsona bakoitzak Erraldoi Txikien BIKOTE BAT ekarri ahal izango du. Piezak markatuta egon beharko dira oinarrian, jabearen izenarekin eta telefono-zenbakiarekin. Ekimenaren helburua da DRAGOI-MUNSTRO (TARASKA) itzel baten bizkarrezurra neurri txikiko pertsonaia ezagun horiekin betetzea.

Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museora iritsi dira!

Euskal Museoak hainbat jarduera eskainiko ditu ekainaren 28tik aurrera: erraldoien eta buruhandien erakusketa, kalejira, lehiaketak, gaztetxoentzako tailerra eta Txiki-Erraldoien 1. Topaketa Handia

badatoz

Euskal Museoak ateak irekiko dizkie aurten ere Bilboko Aste Nagusiko Erraldoi eta Buruhandi ospetsuenei. Egitarau betea eskainiko du, honako jarduerekin: ekainaren 28tik irailaren 3ra klaustroan ikusgai egongo den erakusketa (uztailaren 30ean Gasteizera bidaiatuko dute, Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txanken Konpartsaren mendeurrena ospatzeko); kalejira Zazpikaleetatik, Museoaren inguruan, Erraldoien Ondalaneskutik, erakusketari hasiera emateko; zenbait lehiaketa saridun; txikienentzako tailerra uztailean, euren neurrira egindako erraldoi ospetsuak dantzarazten ikasteko, eta gomazko Txiki-Erraldoien 1. topaketa handi ikusgarria.

BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURU HANDIAEN ERAKUSKETA

Bilbo, jaietan izenburupean, Euskal Museoak eta Bilboko Udalak bi erakusketa paralelo aurkeztuko dituzte udaldirako: Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak eta 1978-2016 Aste Nagusietako kartelak.

Bilbao jaietan 2016

Erraldoi bikote batek (momentuz, ez dugu izenik aurreratuko) ongietorria egingo die Miguel Unamuno plazara hurbiltzen diren guztiei, eta Museo barnerako bidea erakutsiko die. Bertan, Bilboko Aste Nagusian jai-taldea osatzen duten eta lau metro baino gehiago neurtzen duten 14 erraldoi eta 10 buruhandien artean ibili ahal izango dira, eta 1978. urteaz geroztik ospatu diren Aste Nagusiaren 39. edizioetan izandako iragarki kartelak ikusi ahal izango dituzte.

Gainera, uztaileko ostegunetan, goizez, ONDALAN Erraldoi Konpartsak Museoko klaustroan jarriko du bere Erraldoien Dantza Eskola nahi duten umeek parte hartu ahal izango dute, aldez aurretik izena eman ostean.

Aurten, berritasun gisa eta inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, arratsaldeko 7etan. Klaustroan dantza egin ostean, Erraldoiek Zazpi Kaleetatik barrena desfilatuko dute (Gurutzea / Dendari kalea / Santiago plaza / Bidebarrieta / Loteria kalea / Posta kalea / Plaza Barria / Kapelagile kalea / Museoa), biribilketa alaian, gaiten musikarekin. Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.

Gure jai ondarea hurbiletik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Museoko webgunearen eta sare sozialen bitartez gure jarraitzaile bihurtzera ere, horien bidez gure protagonistei lotutako askotariko jardueren berri emango dizuegu-eta.