Skip to main content

Bilboko erraldoiak eta buruhandiak distantzia sozialarekin iritsi dira Euskal Museora

Kasu honetan, erraldoiek beren artean hitz egingo dute 2 metroko distantziaz helburu hezitzaile batekin. Erakusketa ezagunak euskal kultura eta historiako pertsonaia ezagun horien 1988ko belaunaldia hartuko du. Museoko klaustroan 2020ko uztailaren 1etik irailaren 13ra bitartean gozatu ahal izango da.
 
Aurten, pilaketak saihesteko, hitzordua lortu beharko da Museoaren web orriaren bidez ONLINE SARRERA eskuratzean. Poltsikoko liburuxka argitaratuko da, Bilboko Udalak gaur egun dituen erraldoi eta buruhandi guztien katalogoarekin

gigantes

BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK 2019

URTERO BEZALA, ERRALDOIEI ETA BURUHANDIEI BURUZKO ERAKUSKETA ANTOLATUKO DA EUSKAL MUSEOAN;

AURTEN, BESTEAK BESTE, BILBOKO METROAN ERE IZANGO DA ZER IKUSIA

Erraldoiak Expo

Bilboko Metroan argazki-erakusketa bat antolatuko da, Zazpi Kaleetako geltokian

Museoan bertan, ohiko erakusketaz gainera, Xavier Duarte artista katalanaren argazkiak erakutsiko dira galeria batean, “Erraldoien bildumagilea” izenburupean

Beste hainbat jarduera antolatu dira, besteak beste, kalejira bat, gazteentzako lantegi bat –Ondalan Konpartsaren eskutik–, eta Begoña Elorrietak eta Alex Orbek elkarrekin egindako “Erraldoiak” liburuaren aurkezpena

Aurten, gainera, poltsiko-formatuko argitalpen zabalgarri bat kaleratuko dugu, eta bertan bilduko dugu gaur egungo Bilboko Udalak dauzkan Erraldoi eta Buruhandien katalogoa

"ERRALDOIAK" AURRENTZAKO IPUINAREN AURKEZPENA

Aurkezpena: 2019ko uztaila 10

Euskal Museoko Klaustroan  |  10:30ean.

Haur eta gazteei zuzenduta. Testuak Begoña Elorrietak idatzi ditu, eta ilustrazioak, berriz, Alex Orbek egin ditu.

presentacion-cuento-giants

"Gigantes/Erraldoiak/Giants” dugu IPUINAK bildumako hirugarren izenburua. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen du bilduma hori. 2017an abiatu zen bilduma, Bizkaiko herri-kultura, mitologia eta folklorea haur eta gazteen artean ezagutzera emateko, eta hiru eletan, gainera –euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez–. Lehen liburua Gargantuari buruzkoa izan zen: “Gargantua txapeldun”. Mikel Gil Sojok idatzi zituen testuak, eta Andrea Alonso Vargasek egin zituen ilustrazioak.

ERRALDOIEN DANTZA ESKOLA 2018

Erraldoiak dantzarazten ikasi nahi duzu? Hauxe da zure tailerra!

erraldoien dantza eskola

Euskal Museoak jarduera hau eskainiko du, gazteek pertsonaia ezagun hauek dantzarazten ikas dezaten

Bizkaiko erakundeak, Erraldoien Ondalan Konpartsarekin elkarlanean, dantza-eskola bat antolatuko du uztailaren 5ean, 12an eta 19an, teknika hau ikasteko klase magistralez gozatzeko