Gargantua

Bilbon eta bilbotarrentzat, Gargantua bilbainismoaren irudia da –sinbolo totemikoa–, eta horren iniziazioko proba da. “Gargantuak irentsia izateko ausardi izatea bilbainismoaren berrespena da”.

Gazte kuadrilla batek, “Pasteleria” delakoan biltzen zenak, izan zuen ideia bikain hura: hedonismo ludi-koko koloso mitiko hori gorpuztea. François Rabelaisek 1535ean argitaratu zuen haren historia. Errenazimen-tuko humanismoko txapeldun gisa aurkeztu zuen, eta gozatzeko eta ondo pasatzeko beharra aldarrikatzen omen zuen, norberaren askatasuna baliatzeko modu egoki bakar gisa. Ideia aparta izan zen, eta 1854. urte-ko jaietarako Antonio de Echanizek, etxegile ospetsuak eta meritu oneko Hiribilduko Suhiltzaileen Elkargoko buruak, egin zuen.

Eta hura sortzen asmatu egin zuten, ‘El Nervión’ egunka-riaren esanetan: “Hamahiru urtean (Gargantua) atrakzionagusia izan zen, eta, ondoren, atseden hartzen utzi zu-ten, garai hartan piztu ziren matxinadak eta asaldurak ikusita. Azkenean, 1874. urtean, Bilboko Setio tematian, antzinako udaletxean, bere kokalekutik gertu, eroritako bonba karlista bihozgabe batek txiki-txiki eginda utzi zuen. Auzotar guztiek bezala deseroso kokatua zuten leku hartan”. 

1897ko “Abuztuko Jaietan” Gargantua Bilbora itzuli zen, Emiliano de Arriaga behin eta berriro ekinean ibi-li zelako, eta Pinillos zinegotziak aurkeztutako mozioari esker. Higinio Basterrak landu zuen egurrean bigarren irudi hori, eta begietan eta beheko masailezurrean mugikortasuna gehitu zion, irentsitako haurren pisuak berak artikulatutako orekatze-efektu argi baten bidez. Halaber, bere ezaugarri anatomiko xelebreak finkatu zi-tuen, xisto baten gainean mahaira eserita jarrita, “Txo-rierriko baserritar gogorraz” jantzita txapela gorriare-kin. José Arruek bere estanpa koloretsuetan betikotu zuen irudi hori, baina, hala ere, aurrekoaren zori beraizan zuen, ez baitzuen hamarkada bat baino gehiago iraun jardunean.

Radio Emisora Bilbaínak eskatuta, 1934. urtean, Gargan-tua hirugarrenez itzuli zen Bilbora, eta festetako progra-metan agertu zen 1950era arte, berriz ere Deustuko biltegi batzuetan utzita bukatu arte. 1939an adabakiak jarri zizkioten, Franco jeneralak ikus zezan, ezagutu nahi zuela eskatu baitzuen. Adabaki horiek gaizkiulertuak ekarri zituzten, jendeak Gargantua berri bat zela pent-satu baitzuen.

Laugarren Gargantuak, oraingoan ere Radio Bilbaok sustatuak, berotasun kolektibo handia piztu zuen biz-tanleriarengan: bizkor ibili ziren hura eta erraldoien eta buruhandien belaunaldi berria sortzea lortzeko har-pidetze publiko irekian laguntzen. Askotariko erakun-deek, dendek, partikularrek, eta batez ere haurrek, or-dainsarietatik duroz duro kendu zuten oboloaren truke jabetza-titulu sinboliko bat jasotzen zuten. Horri esker,Gargantua berria erditu zen. Boluetako tailer batean egin zuten Tomás MartínezArtega eta José Luis Tere-sa eskultoreek, Pedro Araneguiren aholkularitza tekni-koarekin.

1854an agertu zen pertsonaia, bilbotar petoa