Erraldoiak Dantzan
Erakusketaren amaiera gisa Bilboko erraldoi eta buruhandiak "Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco" eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, Erraldoiak Euskal Museoko klaustroan dantzatuko dira berriro, egunetan
Iraila.
3 (19.00), 4 (12.00), 5 (12.00),
9 (19.00), 10 (19.00), 11 (12.00) eta 12 (12.00)
Aforo mugatua: 80 parte-hartzaile.
Bilboko erraldoi eta buruhandiek Euskal Museoaren klaustroan dantzatuko dute
Bilboko erraldoi eta buruhandiek Euskal Museoaren klaustroan dantzatuko dute Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik
Erraldoiak Dantzan jarduera irailaren 4, 5, 6, 10, 11, 12 eta 13an egingo da, ordutegi desberdinetan. Gonbidapenak dohainik eskuratu ahalko dira Euskal Museoaren webgunean irailaren 3tik aurrera (osteguna), edukiera bete arte
Bizkaiko erakundeak Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak izeneko erakusketa osatu nahi du horrela, COVID-19aren eraginez ezin izan baitu aurten ohiko Kalejira egin.
Jarduera honetaz gain, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala eskainiko du Euskal Museoaren klaustroan, irailean eta urrian zehar. Museoak 60 pertsonako edukiera murriztua izango du jarduera egiteko, eta osasun-aginteek ezarritako COVID-19aren aurkako segurtasun-tarte eta arauak bete beharko dira.
Bilboko erraldoiak eta buruhandiak distantzia sozialarekin iritsi dira Euskal Museora
Kasu honetan, erraldoiek beren artean hitz egingo dute 2 metroko distantziaz helburu hezitzaile batekin. Erakusketa ezagunak euskal kultura eta historiako pertsonaia ezagun horien 1988ko belaunaldia hartuko du. Museoko klaustroan 2020ko uztailaren 1etik irailaren 13ra bitartean gozatu ahal izango da.
Aurten, pilaketak saihesteko, hitzordua lortu beharko da Museoaren web orriaren bidez ONLINE SARRERA eskuratzean. Poltsikoko liburuxka argitaratuko da, Bilboko Udalak gaur egun dituen erraldoi eta buruhandi guztien katalogoarekin
BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK 2019
URTERO BEZALA, ERRALDOIEI ETA BURUHANDIEI BURUZKO ERAKUSKETA ANTOLATUKO DA EUSKAL MUSEOAN;
AURTEN, BESTEAK BESTE, BILBOKO METROAN ERE IZANGO DA ZER IKUSIA
Bilboko Metroan argazki-erakusketa bat antolatuko da, Zazpi Kaleetako geltokian
Museoan bertan, ohiko erakusketaz gainera, Xavier Duarte artista katalanaren argazkiak erakutsiko dira galeria batean, “Erraldoien bildumagilea” izenburupean
Beste hainbat jarduera antolatu dira, besteak beste, kalejira bat, gazteentzako lantegi bat –Ondalan Konpartsaren eskutik–, eta Begoña Elorrietak eta Alex Orbek elkarrekin egindako “Erraldoiak” liburuaren aurkezpena
Aurten, gainera, poltsiko-formatuko argitalpen zabalgarri bat kaleratuko dugu, eta bertan bilduko dugu gaur egungo Bilboko Udalak dauzkan Erraldoi eta Buruhandien katalogoa
- Read more about BILBOKO ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK 2019
- Log in to post comments