Erraldoiei bidea egiten dieten pertsonaiak dira, eta kartoizko buruhandiak daramatzate, puztutako maskuriekin batera. Gutxienez XVI. mendetik dago jasota Bilboko erlijiojaietan ibiltzen zirela, eta izen desberdinak izan dituzte itxuraren eta segizioan zuten funtzioaren arabera: momoak, nanoak, erraldoitxoak edo rabiak. Talde osoa izendatzen zen, eta haien itxura eta kopurua aldatuz joan dira, egungo buruhandiak izan arte. Hemeretzigarren mende amaierako argazkietan, zenbait nano belaunaldibereiz daitezke. Nano esaten zitzaien, beren jauntxoen, erraldoien, erreplika txikia zirelako.