Bilboko Erraldoi eta Buruhandiak Euskal Museora iritsi dira!!

ERAKUSKETA:  Beheko Solairua: Sarrera, Klaustroa, eta Aldi Baterako Erakusketen II. Aretoa

Uda guztietan bezala, uztailean eta abuztuan, Euskal Museoak hiriko Erraldoi eta Buruhandiak hartuko ditu bere instalazioetan, gazte zein helduen gozamenerako. 

Erraldoi bikote batek (momentuz, ez dugu izenik aurreratuko) ongietorria egingo die Miguel Unamuno plazara hurbiltzen diren guztiei, eta Museo barnerako bidea erakutsiko die. Bertan, Bilboko Aste Nagusian jai-taldea osatzen duten eta lau metro baino gehiago neurtzen duten 20 erraldoi eta 10 buruhandien artean ibili ahal izango dira. 

Erraldoiak hurbiletik ezagutzera eta euren historia deskubritzera gonbidatzen zaituztegu.

Deskubritu itzazu pertsonaiak, eta saria jasoko duzu!!

Informazioa eta Erreserbak: 944155423 / press@euskal-museoa.org

Deja un comentario